Estimada/o vecina/o.
El Ayuntamiento va a abrir un proceso consultivo de presupuestos participativos, por acuerdo de todos los grupos políticos en el Pleno de 26 de octubre de 2017.

¿Qué es?

Un proceso de participación ciudadana en el que los vecinos y las vecinas de Portugalete, tienen la oportunidad de decidir de manera directa en qué emplear 200.000€ del presupuesto municipal de 2018.

Podrás proponer ideas, sugerencias, proyectos, conocer las propuestas de otras personas y votar.

El resultado será vinculante si al menos participa el 1% de las personas destinatarias; si no, se estudiará.

¿Quién puede presentar y votar las propuestas?

Cualquier persona empadronada en Portugalete mayor de 16 años.

Serán desestimadas las de quienes no cumplan este requisito o no se identifiquen para contrastarlo.

¿Cómo se pueden presentar las propuestas?

• Depositando la hoja de propuesta en:

- Carpas ciudadanas de recogida de propuestas que irán rotando por las distintas zonas de Portugalete.
- Registro Municipal, Oficina de Atención Ciudadana (OIAC), Pando Aisia, Santa Clara; Centro S. San Roque, Aula Joven.

• A través de PortugaleteOn (www.portugaleteon.org) previa inscripción.

¿Qué requisitos tiene que cumplir una propuesta para ser admitida?

• Debe ser de competencia municipal.
• Su coste no puede superar 200.000€.
• Debe ser técnica y económicamente viable.
• Debe ser concreta y cuantificable.
• Debe ser de interés público municipal, no debe ir dirigida a satisfacer interés particular, ni privado.
• Debe ser legal.


¿Cómo va a ser el proceso?

1. El personal técnico del Ayuntamiento analiza la viabilidad técnica, económica y legal de las propuestas recogidas.
2. Se inicia la votación de aquellas propuestas que hayan pasado la viabilidad técnica mediante instalación de carpas ciudadanas por distintas zonas o a través de www.portugaleteon.org
3. El resultado de la votación se presentará a la ciudadanía en una sesión pública.


RECOGIDA DE PROPUESTAS

Entre el 3 y el 8 de noviembre.

• San Roque: 3 nov. (tarde)
• Ballonti: 4 nov. (mañana)
• C. Histórico: 5 nov. (mañana)
• Peñota: 6 nov. (mañana)
• Azeta: 6 nov. (tarde)
• Buenavista: 7 nov. (mañana)
• La Florida: 7 nov. (tarde)
• Repélega: 8 nov. (mañana).

VOTACIÓN DE PROPUESTAS

Entre el 22 y el 26 de noviembre.

PRESENTACIÓN PÚBLICA DE LOS RESULTADOS

El 30 de noviembre a las 18:00 en Santa Clara.

Más información en las carpas ciudadanas o a través de participa@portugalete.org o en www.portugaleteon.org o en www.portugalete.org

¡Participa!


Herritar agurgarri hori:

Udalak aurrekontu parte-hartzaileak bultzatzeko kontsulta-prozesu bat abian jarriko du, talde politiko guztiak 2017ko urriaren 26ko Udalbatzan bat etorrita.

Zer da?

Herritarren parte-hartzerako prozesu honetan Portugaleteko herritarrek Udalaren 2018. urteko aurrekontuko 200.000 euro zertan erabiliko diren erabakitzeko aukera izango dute.

Proposamenak, ideiak, iradokizunak eta proiektuak egiteko aukera izango duzu. Areago, beste herritar batzuenak ere ezagutuko dituzu eta horien gaineko botoa ere eman dezakezu.

Emaitza loteslea izango da, baldin eta xede-herritarren % 1ek parte hartzen badu; bestela, aztertu egingo da.

Nork aurkez ditzake proposamenak? Eta nork eman dezake botoa?

Portugaleten erroldaturik dauden16 urtetik gorakoek. Betekizun hori betetzen ez dutenen proposamenak edo erkaketa egiteko beren datuak ematen ez dituztenenak ezetsi egingo ditugu.

Nola aurkez daitezke proposamenak?

• Proposamenak aurkezteko orria toki hauetako batera eramanez:

- Proposamenak biltzeko herritarren karpetara. Portugaleteko hainbat aldetan kokatuko ditugu karpok.
- Udalaren Erregistrora, Herritarren Arretarako Bulegora (HAB), Pando Aisiara, Santa Klarara, San Roke Gizarte Etxera edo Gazte Gelara.

• PortugaleteOn (www.portugaleteon.org) webgunearen bitartez, izena aurretik emanda.


Zein eskakizun bete behar du proposamen batek, onartua izateko?

• Udalaren eskumenekoa izan behar da.
• Proposamenaren kostuak ezin du 200.000 euroko kopurua gainditu.
• Hala ikuspuntu teknikotik nola ekonomikotik bideragarri izan behar da.
• Zehatza eta zenbakarria izan behar da.
• Udalaren interes publikokoa izan behar da; beraz, ezin da pertsona baten interesekoa izan ezta interes pribatukoa ere.
• Legezkoa izan behar da.

Nolakoa izango da prozesua?

1. Udal teknikariek prozesuan jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta legezkoa aztertuko dute.
2. Bideragarritasun teknikoa duten proposamenen artean bozketa egingo da. Horretarako, herriko hainbat aldetan herritarrentzako karpak paratuko ditugu. Halaber, www.portugaleteon.org webgunea ere erabili ahalko da.
3. Herritarrei emaitzen berri emango zaie jendaurreko bilera batean.

PROPOSAMENAK JASO

Azaroaren 3tik 8ra

• San Roke: azaroak 3 (arratsaldez)
• Ballonti: azaroak 4 (goizez)
• Historiagunea: azaroak 5 (goizez)
• Peñota: azaroak 6 (goizez)
• Azeta: azaroak 6 (arratsaldez)
• Buenavista: azaroak 7 (goizez)
• La Florida: azaroak 7 (arratsaldez)
• Errepelega: azaroak 8 (goizez).

PROPOSAMENEI BOTOA EMAN

Azaroaren 22tik 26ra bitartean.

HERRITARREI EMAITZEN BERRI EMAN

Azaroaren 30ean 18:00etan Santa Klaran.

Informazio gehiagorako: herritarren karpak,participa@portugalete.org helbide elektronikoa edo www.portugaleteon.org edo www.portugalete.org webguneak.

Parte hartu!



¡Participa, delibera y decide!
REGISTRO

Powered By Sarepolis | Política de cookies | Privacidad | Aviso legal | Términos y Condiciones de Uso | © 2014
-
-
-
-